• EKONOMIA
  • Turismo sektoreko elkarteentzako laguntza iragarri du Arabako Aldundiak

Turismo sektoreko elkarteentzako laguntza iragarri du Arabako Aldundiak

146.000 euro baino gehiago erabiliko dira sektoreko zerbitzu eta proiektuak finantzatzeko

Bi deialditan banatuko da laguntza | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Bi deialditan banatuko da laguntza | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
2025eko abuztuaren 27a - 12:21

146.736 euroko dirulaguntza eskainiko die Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak turismo sektoreko elkarteei, zerbitzuak modernizatu eta proiektuen hobekuntzak finantzatzeko. Onuradunak izateko aukera izango dute turismo ostatuen elkarteek, zenbait udalerritako sustapen elkarteek, kultura elkarteek eta turismo zerbitzuak eskaintzen dituzten fundazioek.

 

Dirulaguntza bi deialditan banatuko da. Lehenengo zuzkidura 130.772 eurokoa da, eta honako hau finantzatuko da diru horren bitartez: ekitaldiak antolatzea, kongresuak egitea, publizitatea kontratatzea, web orriak eguneratzea eta zenbait jarduera turistiko eskaintzea (bisita gidatuak, tailerrak, ibilbideak…). Samaniego in Wine eta Villabuena Wine Fest enoturismo ekitaldiak, Billodako landa inauteriak eta Ilargiaren Jaia finantzatuko dira laguntza lerro horren bitartez, besteak beste.

Bigarren laguntza deialdia 16.000 eurokoa izango da, eta bereziki bideratuko da turismo sektoreko elkarte eta fundazioen inbertsio proiektuak finantzatzera.

 

Tokiko eta eskualdeko elkarteak “funtsezko eragile” gisa definitu ditu Cristina González diputatuak, “Araba kalitatezko helmuga gisa sendotzeko”, eta, horregatik, beharrezkotzat jo du sektoreko erakundeei laguntzak ematea, bai baliabide material zein zerbitzuak modernizatzeko, baita sustapen ekintzak egiteko ere.