Arabako eta Nafarroako nekazariek traktoreak atera dituzte errepideetara

Arabako nekazariak, UAGAk deituta, Jundizko poligono industrialean elkartu dira, eta trafikoa oztopatu dute. Nafarroan, Iruñerriko sarbidean, Lizarran, Tafallan eta Irunberrin egin dituzte mobilizazioak

Traktore bat Arabako errepide batean | Argazkia: Europa Press Traktore bat Arabako errepide batean | Argazkia: Europa Press

Gaur goizean zehar mobilizazioak egin dituzte Araba eta Nafarroako nekazariek. UAGA Arabako Nekazari Elkarteak deituta lurraldeko laborariak Gasteizen batu dira, trafikoa trabatuz, eta Jundizko poligono industrialean elkartu dira. Nafarroan, Iruñerriko hiru sarbide oztopatu dituzte goizean, eta Lizarran, Tafallan eta Irunberrin ere egin dituzte protestak.

Gasteizen, laborariek manifestu bat irakutzerko asmoa dute, eta gaua Jundizko aparkalekuan igaroko dute. Bihar Eusko Jaurlaritzaren egoitzara joatekoak dira. Nekazariak Agurain, Kanpezu, Bernedo, Samaniego eta Armiñon herrietatik ailegatu dira, besteak beste.

Nafarroan elkarretaratzeak WhattsApp bidez egin dira, sindikatuen deialdirik gabe, eta goizeko 6:30tan atera dira kalera. 9:00ak aldera Guardia Zibila trafikoa zuzentzen hasi da, eta trafikoaren egoerak hobera egin du.

Europako Batasunak ezarritako ingurumen neurriak arintzea eskatzen dute laborariek. Egungo Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) baldintzak leuntzea nahi dute, burokrazioa gehiegi dakarrela argudiatuz, eta laborarientzat kostu handiegiak. EBk erabakitako hainbat ingurumen arloko neurri indargabetzea ere eskatzen dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK