• EKONOMIA
  • Arabako Foru Aldundiak 1,6 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko nekazaritza sektorera

Arabako Foru Aldundiak 1,6 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko nekazaritza sektorera

Aurtengo lehorteak eragindako kalteak arintzea da dirulaguntzaren helburua. Ustiategi bakoitzak 15.000 euro jaso ditzake gehienez

Koltza landaketa Gaubea udalerrian | Argazkia: iStock
Koltza landaketa Gaubea udalerrian | Argazkia: iStock
2023ko urriaren 17a - 14:15
Eg. 2023ko urriaren 17a - 14:33

Arabako Foru Gobernu Kontseiluak gaur onartu du lurraldeko nekazari eta laborariei zuzendutako dirulaguntza. 1.654.000 milioi euroko ezohiko laguntzak bideratuko dira sektorera, aurtengo lehorteak eta tenperatura altuek eragindako kalteak arintzeko. Foru aldundiak adierazi duenez, lehenengo sektorea zailtasun handiko egoeran aurkitzen da egun. Klima aldaketaz gain, nazioarteko nekazaritza merkatuaren egoera, ekoizpen kostuen igoera eta elikagaien prezioen gorakada izan dira zailtasun horien eragile nagusiak. Hala, ekoizpena murriztu egin da nabarmen, eta Arabako ustiategi askoren egoera ekonomia larritzen ari dela azaldu dute foru aldundiko ordezkariek.

 

Hori dela eta,  dirulaguntza gehigarri hau ematea beharrezkoa ikusi dutela adierazi dute, “Arabarentzat garrantzi handia duen sektorearen egitura eta enpleguari eutsi ahal izateko”. Patata, erremolatxa, lekaleak, zerealak edota koltza ereiten duten ekoizleei bideratuko zaie dirulaguntza. Ustiategi bakoitzak 15.000 jaso ditzake gehienez, eta 2023 amaitu baino lehenago banatuko dituztela aurreikusi du foru aldundiak.