2026ko ekainaren 17a - 15:48
Arabako Metalgintza sektoreko langileak Gasteizko kaleetara atera dira gaur, salatzeko hitzarmena blokeatuta dagoela SEA patronalak ez duelako negoziatu nahi. ELA sindikatuak azaldu duenez, langileek proposamenak eginagatik patronalak ez die erantzunik ematen, eta, ondorioz, ez da aurrerapausorik eman negoziazioetan.
25.000 langile ditu sektoreak, eta mobilizazioaren bitartez eskatu dute euren “erosahalmena bermatzea, lanaldia murriztea eta lan osasuna nahiz prekaritatearen aurkako neurriak”. Sindikatuak gaineratu du datorren negoziazio bileran, ekainaren 24an, aurrerapausorik eman ezean “mobilizazio eta protestak areagotu” egingo direla.