• EKONOMIA
  • Arabako ogasunak 1.234 milioi euro bildu ditu zergetan ekainean

Arabako ogasunak 1.234 milioi euro bildu ditu zergetan ekainean

Zuzeneko zergen bilketa 642,5 milioi eurokoa izan da. Zeharkakoena, aldiz, 506,5 milioi eurokoa

Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Argazkia: Arabako Foru Aldundia
2026ko uztailaren 16a - 14:00

Arabako foru ogasunak 1.234 milioi euro bildu ditu zergetan ekainean, aurreko urteko hilabete berean baino 155,5 gehiago. Aldundiak jakinarazi duenez, ogasunak SAP sistema baliatu du zerga-bilketa neurtzeko, eta horren ondorioz, iazko uztaileko kontuetan zenbatu ziren diru-sarrerak sartu dira aurtengoan.

 

Besteak beste, Arabako ogasunak SAP sistema ezarri du zerga kudeaketa modernizatzeko eta hobetzeko, eta aldaketa horrek sarrera jakin batzuen kontabilizazioa aurreratzea ekarri du.

Zuzeneko zergen bilketa 642,5 milioi eurokoa izan da, baina diru-sarrera aurreratuak kenduz gero, 489 milioi euro lirateke, iazko ekainean baino 9,4 milioi euro gehiago. PFEZan 530 milioi euro eta Sozietateen gaineko Zergan 64,9 bildu ditu ogasunak.

 

Zeharkako zergen bilketa, aldiz, 506,5 milioi eurokoa izan da. BEZa bidez 330,8 milioi euro bildu dira eta hidrokarburoen zergarekin 104 milioi.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain