• EKONOMIA
  • Gora egin du enpresa kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gora egin du enpresa kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Iazko abuztuan baino 116 enpresa gehiago daude aurten, baina pandemia aurreko kopurutik urrun oraindik. 2020ko otsailean baino 2.000 enpresa gutxiago daude hiru lurraldeetan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko irailaren 11a
Eg. 2023eko irailaren 11a

Uztailean baino 433 enpresa gutxiago daude abuztuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Dena den, aurreko urteetan baino beherakada txikiagoa izan da, izan ere, iazko abuztuarekin alderatuz gero, 166 enpresa gehiago daude aurtengoan. Urte arteko alderaketa honetan, lehen aldiz izan da igoera bat azken 14 hilabeteetan.

 

Denera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 56.817 enpresa daude izena emanda Gizarte Segurantzan. Confebaskek argitara eman dituen datuak dira hauek, eta pandemia aurreko kopuruetatik behera jarraitzen dutela nabarmendu du erakundeak. 60.000 enpresa inguru baitzeuden 2019an, eta 2020ko otsailean (pandemia hasi zenean) baino 2.076 enpresa gutxiago daude.

Sektoreka, industriak izan du beherakada nabarmenena (%4,6), 2020ko otsailean baino 303 enpresa gutxiago daude orain. Zerbitzuen arloan 1.707 enpresa gutxiago daude, %3,7 egin du behera zenbatekoak. Eraikuntza sektorean, aldiz, 14 enpresa gehiago daude orain.

 

Autonomoei dagokionez, abuztuan 779 pertsona gutxiago daude, eta denera 166.208, iazko abuztuan baino %1,1 gutxiago. Halaber, 2020ko otsailarekin alderatuz, 4.036 autonomo gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.