• EKONOMIA
  • Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean

Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean

Mahatsa biltegiratzeko putzu batera erori da. Goizeko 12:20ak aldera gertatu da ezbeharra

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 4a - 15:07
Eg. 2026ko irailaren 4a - 16:24

Ardogile bat hil da Lantziegon, Arabako Errioxan, upategi batean lanean ari zela, mahatsa biltegiratzeko putzu batera erorita. Ezbeharra eguerdiko 12:20 aldera gertatu da, eta dirudienez, karbono dioxidoarekin itota zendu da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute gizonaren bizitza salbatu.

 

Hermano Calleja izeneko upategian gertatu da istripua. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira.

LABen zenbaketaren arabera, 46 dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain