• EKONOMIA
  • Argidarraren prezioak 200 euro/MWh-tik gora egin du

Argidarraren prezioak 200 euro/MWh-tik gora egin du

2022tik aurreneko aldiz 200 euroko langatik gora kokatu da megawatt orduko prezioa. Eskariak gora egin du eta gasa garestitu egin da. Adituen arabera, bi faktore horiek eragin dute igoera

Argindarraren prezioa igo da | Argazkia: iStock
Argindarraren prezioa igo da | Argazkia: iStock
2026ko urriaren 6a - 13:31
Eg. 2026ko urriaren 6a - 14:55

Argindarraren batez besteko prezioa %2'6 igo da atzoko egunarekin alderatuta Energiaren Merkatu Iberikoko Operadoreak (OMIE) argitaratutako datuen arabera. 2022 urtetik aurreneko aldiz, megawatt orduko (MWh) 200 euroko langatik gora kokatu da. Ordurik garestienak 21:00etatik 22:00etara izango dira eta 281,31 euro/MWh-ko prezioa izatera iritsiko da. Merkeena aldiz, 147,09 euro/MWh-koa izango da eta 16:00etatik 17:00etara izango da.

 

2022ko abenduaren 5az geroztik ez da hain garesti egon argindarra: 209,3 euro/MWh markatu zuen egun horretan. Ukrainako gerrak ekarri zuen energia krisiaren ondorioz iritsi zen marka horretara. Gas errusiarraren murrizketak, prezioen igoera zuzena ekarri zuen.

Kasu honetan arrazoiak desberdinak dira, baina antzekotasunak daude. Gasaren prezioa igo egin da eta eskari elektrikoa hazi egin da. Honi lotuta, Ekialde Hurbileko egoera ziurgabea prezioetan eragiten ari da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain