
2025eko apirilaren 28a
Eg.
2025eko apirilaren 30a
Eguerdiko 12:30ak aldera argindarra joan egin da Euskal Herrian, Espainian, Frantzian eta Portugalen. Oraingoz ez da jakin zergatik eten den hornidura elektrikoa, baina zenbait arazo sortu dira errepide, ospitale, komunikazio sare eta bestelako azpiegitura batzuetan.
Espainiako Gobernua ikertzen ari da ea zibereraso bat egon daitekeen etenaldi honen atzean. Iberdrolak black out bat izan dela adierazi du.
13:00ak igarota, argindarra berreskuratzen hasi da zenbait lekutan.