• EKONOMIA
  • Arrakala digitala murrizteko tailerren 2. edizioa abiatu du Bizkaiko Aldundiak

Arrakala digitala murrizteko tailerren 2. edizioa abiatu du Bizkaiko Aldundiak

Prestakuntzan zenbait aplikazioren erabilera lantzen da, hala nola, Whatsapp eta Google Maps

Adiskidetza digitala programa | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Adiskidetza digitala programa | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
2025eko otsailaren 20a
Eg. 2025eko otsailaren 20a

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du arrakala digitala murrizteko ‘Adiskidetza digitalari buruzko programa’-ren bigarren edizioa. Adineko pertsonei bideratutako egitasmoak helburu du pertsona horiei teknologiaren erabilerarako lehen pausoak erakustea; horretarako, 465 plaza berri eskaini ditu aldundiak, 27 udalerritan kokatutako 31 tailerretan.

 

Otsailean hasi ziren prestakuntza tailer horiek abendura arte luzatuko dira, non, besteak beste, ondorengo gaiak jorratuko diren: telefono mugikorraren erabilera, Whatsapp aplikazioa, posta elektronikoak, online nabigatze segurua, Google Maps eta Youtuberen erabilera, baita Osakidetzaren aplikazioarena ere. Izena emateko eskakizun bakarra mugikorra edukitzea da. Interesa duen orok parte har dezkae, deia eginda (94 426 88 44) ala helbide elektronikoa erabilita (adiskidetza.digitala@bizkaia.eus). Informazio gehiago aurki daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.