Bateria finko handien instalazioak ugaritzen ari dira energia berriztagarrien ekoizpen irregularra egonkortzeko beharraren ondorioz. Testuinguru horretan, Udondo Energia SM enpresa bizkaitarrak bateria finkoen biltegi bat eraikitzeko asmoa du Artziniegan, Araban. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak gaur argitaratu du proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena, eta aldeko iritzia eman dio. Horrenbestez, erakundeek ezarritako baldintzak betez gero, enpresak instalazioa eraikitzeko baimena eskuratu ahal izango du.
Planta 14.000 metro koadroko partzela batean kokatuko da, nahiz eta instalazioak berak 417 metro koadro hartuko dituen. Guztira, 4,175 megawatteko energia biltegiratzeko edukiera izango du, eta 430 metro kable jarriko dituzte bateria biltegia sare elektrikoarekin lotzeko. Udondo Energia Ibersun taldeko enpresa da.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta