
2023eko azaroaren 7a
Eg.
2023eko azaroaren 7a
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako saltoki txikietan erosketak sustatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak laugarren aldiz antolatu du Euskadi Bono Denda egitasmoa, eta asteazken honetan, azaroaren 8an, jarriko da martxan aurten. Tokiko merkataritza bultzatu eta merkatari nahiz kontsumitzaileei erosketa aukera berriak bermatu nahi dizkio Jaurlaritzak bonu hauen bidez
Bonuak bihartik abenduaren 5era bitartean erabili ahalko dira, egitasmoan parte hartuko duten saltokietan betiere, eta aurreko edizioetan bezala, erositako 30 euro bakoitzeko 10 euroko deskontua izango dute kontsumitzaileek. Hala, pertsona bakoitzak gehienez bost bonu erabili ditzake erosketa bat edo gehiagotan.