Urte eta erdiko negoziazioen ondoren, CCOOk eta UGTk aurreakordioa erdietsi dute Asetrabi elkartearekin Bizkaiko salgaien garraio sektorean. 2025-2027 aldirako akordioa da, eta EAEko CCOOk ohar bidez azaldu duenez, aurrerapauso “ekonomiko eta sozial garrantzitsuak” lortu dituzte milaka langilek lan egiten duten sektore batean.
2025erako %1,5eko soldata igoera adostu dute, eta 2027ra arte %3ko igoera gehigarria. Era berean, akordioan zehazten da KPIaren araberako soldata igoerak, baita 12 orduko lanaldiak kentzea 2027tik aurrera. Lehia desleialaren kasuetan langileek babes gehiago ere lortu dutela argitu du CCOOk.
Sindikatuak, halaber, azaldu du aurreakordio honek egonkortasuna emango diola sektoreari, eta lortutako negoziazio kolektibo “irmo eta antolatu” baten emaitza izan dela.