Aurtengo zerga bilketa inoiz baino handiagoa izango da Finantzen Euskal Kontseiluaren arabera

Errenta zergaren tauletan %2ko deflatazioa adostu dute

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Eudelekin batera Finantzen Euskal Kontseiluan bilduta, hainbat kalkulu atera dituzte. Lehena, 17.109 milioi euro bilduko dituztela zergetan, hau da, iaz bildutakoa baino 1.146 milioi gehiago. Halaber, duela urtebete egindako aurreikuspena baino 820 milioi euro gehiago bilduko lituzkete.

Datorren urtera begira, berriz, zergetan 18.072 milioi euro biltzea espero dute, aurten baino 963 milioi gehiago, eta inoizko handiena.

Zerga bilketa are handiagoa izango litzateke ez balute erabaki datorren urtean ere errenta zergaren taulak %2 deflatatzea. Uztailean erabaki zuten 2022 hasieran egindako %1,5eko deflatazioari beste %4 gehitzea, inflazio handiaren eragina gutxitzeko. Azken erabakia, beraz, jada aplikatutako %5,5eko deflatazioari gehituko zaio, inflazioak zergadunengan duen eragina gutxiagotzeko.

Informazio gehiago
Zergak deflatatzea: zergatik eta zertarako
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK