• EKONOMIA
  • Auto berrien salmentak %34,2 jaitsi dira Hego Euskal Herrian

Auto berrien salmentak %34,2 jaitsi dira Hego Euskal Herrian

Uztailean 2.222 auto matrikulatu dira, iaz hilabete berean baino 1.159 gutxiago

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2022eko abuztuaren 1a - 16:01

Auto berrien salmentak nabarmen egin du behera Hego Euskal Herrian, iazko uztailean baino heren bat gutxiago saldu dira aurtengo hil berean. Zehazki, %34,2 gutxitu dira salmentak; iaz 3.381 auto saldu ziren uztailean, eta aurten 2.222, Anfac auto sortzaileen elkarteak jakitera eman duenez.

 

2022ko lehen zazpi hilabeteak begiratuz gero ere beherakada nabari da pasaden urtearekin alderatuta, %17,5 auto berri gutxiago saldu baitira. Iaz, 19.752 auto berri matrikulatu zituzten uztailaren 31 bitarte, aurten 16.284.

Autoen ereduari begiratuz gero, gasolina eta diesela dira nagusi oraindik, salmenten %59,4 izan baitira; hibridoak eta elektrikoak, berriz, salmenten %40,6 izan dira.