Autoen salmenta %11,5 hazi da Europan otsailera arte

Espainian eta Italian saldu dira auto gehien

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Autoen salmentak goranzko joerarekin jarraitzen du, eta otsailean 902.775 ibilgailu saldu ziren Europan, iazko hilabete berean baino %11,5 gehiago. Motor motaren arabera, %100 elektrikoak diren autoen salmentak %39 handitu ziren, salmenta guztien %12,1 izatera iritsiz. Hibridoak, berriz, salmenten %25,5 izan ziren. Hibrido entxufedunak, aldiz, %7,2 izan ziren.

Hala ere, oraindik ere leherketa motorra duten ibilgailuak dira gehien saltzen direnak. Otsailean saldutako autoen %36,9 gasolinadunak ziren, eta %15 dieseldunak. Kontuan izatekoa, ordea, urtebetean %8,2ko beherakada izan dutela.

Herrialdekako azterketa eginez gero, Espainiako eta Italiako merkatuetan saldu dira auto gehien, Espainian %32,1 hazi baita salmenta, eta Italian %18,1.

Volkswagen izan da 2023ko lehen bi hilabeteetan gehien saldu den ibilgailu marka. Guztira 172.009 saldu dira, salmenta guztien %11. Bigarren marka Peugeot izan da, salmenten %5,9rekin, eta hirugarrena Mercedes, %5,7rekin. Dena den, igoerarik handiena Tesla markak izan du, iaz baino %105 auto gehiago saldu baititu, urtarrilean eta otsailean 13.591 auto salduta.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK