Automobilgintza industriaren mintegi batean parte hartuko du Chivitek Alemanian

Nafarroako presidenteak gaur eta bihar, Europar Batasunak antolatutako topaketa batean parte hartuko du. Automozio industriaren eraldaketa jasangarria izango dute hizpide

Biharko jardunaldia Chiviteren hitzaldi batekin hasiko da | Argazkia: Nafarroako Gobernua Biharko jardunaldia Chiviteren hitzaldi batekin hasiko da | Argazkia: Nafarroako Gobernua

Maria Chivite Nafarroako presidenteak Europar Batasuneko Industria Trantsizioari buruzko ECON Batzordearen (Politika Ekonomikoaren Batzordea) mintegian parte hartuko du gaur eta bihar, Chemnitz hirian (Alemania). Alemaniako hiria automobilgintza industriaren gune tradizionaletako bat da, eta eraldaketa berdearen eskualde aitzindaria kontsideratzen da.

Mintegia Eskualdeen Europako Batzordeak (ELK) antolatu du, eta foru gobernuko presidentea Automozio Industriaren eta Europako Eskualdeen Aliantzaren ordezkari gisa joan da. Topaketak Europar Batasuneko politikek industria-sektoreko trantsizio sakonei aurre egiten nola lagun dezaketen ikusteko balioko du.

Mintegia gaur hasiko da Chemizko Udalean egingo den ekitaldi instituzionalarekin. Thomas Schmidt Saxoniako Garapen Erregionaleko ministroak Chiviteri harrera egingo dio. Bihar, Chiviteren hitzaldiarekin hasiko da jardunaldia, eta 'Europako eskualdeak EBko politika ekonomikoaren motor gisa' txostena aurkeztuko du.

Ondoren mahai-inguru bat egingo da, eta bertan industriaren eraldaketa berdea eztabaidatuko da. Horrez gain, agintari publikoen betebeharrak planteatuko dira, sartu nahi diren aldaketek gizartean sor dezaketen haserrearen aurrean. Ekitaldia amaitzeko,  Zwickau hiriko Vokswagen-eko planta bisitatuko dute ordezkari guztiek. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK