Maiatzean 473 enpresa berri zenbatu dira EAEn, apirileko kopuruarekin alderatuz gero. Hala jakinarazi du gaur Confebaskek, eta iragarri dute “2015eko maiatzetik hilabete horretan izan den gorakadarik handiena” izan dela. Hala, Gizarte Segurantzan 57.942 konpainia daude inskribatuta.
2025eko maiatzaren aldean, ordea, hazkundea ez da bereziki nabarmena izan, 60 enpresa gehiago besterik ez baitaude (+%0,1). Konpainia gehiago zenbatu dira sektore guztietan, nahiz eta 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemia garaia) oraindik ere 951 konpainia gutxiago dauden (-%1,6).
Autonomo kopuruari dagokionez ere hazkundea izan da, 330 pertsona gehiagorekin; kasu honetan ere, 2015. urteko maiatzaz geroztik izan den hazkunderik handiena da, eta orotara 166.830 autonomo daudela jakinarazi du Confebaskek, urte arteko %0,1eko hazkundearekin.