• EKONOMIA
  • Azalera handietako salmentak %0,4 hazi dira uztailean EAEn

Azalera handietako salmentak %0,4 hazi dira uztailean EAEn

Bizkaian soilik saldu da iaz baino gehiago, Araban eta Gipuzkoan salmenta gutxiago izan baitira

Ekainean baino %0,2 salmenta gehiago izan dira | Argazkia: iStock
Ekainean baino %0,2 salmenta gehiago izan dira | Argazkia: iStock
2025eko irailaren 4a - 10:28

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute 2025eko uztailean. Aurreko urteko epe berean baino %0,4 gehiago saldu da aurten, eta ekainaren aldean ere %0,2ko hazkundea izan da.

 

Sektorearen arabera, elikagaiak eta gainerako produktuak sailkatzen ditu Eustat estatistika erakundeak. Lehenaren kasuan, urte artean %0,2 igo dira salmentak, eta bigarrenaren kasuan, aldiz, %0,6. Hurrenkera bera jarraituta, ekainaren aldean %0,8 eta %1,1 hazi dira salmentak.

Azterketa lurraldeka eginez gero, ordea, gorakada soilik Bizkaian izan dela ikus daiteke. Izan ere, bertan salmentak %1,2 handitu badira ere, Araban eta Gipuzkoan, hurrenez hurren, %0,9 eta %0,6 gutxiago saldu da.

 

Azalera handietan eta elikadura-kate handietan dauden okupatutako langileen kopuruari dagokionez, Eustatek jakinarazi du %1,4ko hazkundea izan dela, 2024ko epe beraren aldean. Kontrara, ekainean baino %0,8 okupatu gutxiago izan dira uztailean.