Azaroan 2024ko epe berean baino sozietate gehiago sortu ziren Hego Euskal Herrian, gaur INE estatistika erakundeak argitaratu dituen datuen arabera. Zehazki, 99 enpresa sortu ziren Nafarroan eta 323 EAEn, alegia, urtebete lehenago baino %35,62 eta %19,19 konpainia gehiago, hurrenez hurren.
Sortutako sozietateen gehiengoa mugatuak izan ziren: 317 EAEn, eta guzti-guztiak Nafarroan, alegia, 99. EAEren kasuan, ordea, 6 sozietate anonimo berri zenbatu ziren.
Era berean Hego Euskal Herrian beste hainbat sozietate desagertu ziren: 132, zehatz-mehatz. Horietatik 57 Gipuzkoakoak ziren, 48 Bizkaikoak, 16 Arabakoak eta 11 Nafarroakoak. Gehiengoak, 100 konpainiek, borondatez itxi zituzten ateak; beste enpresa batzuetara batu ziren, ordea, 10 konpainia, eta 22 sozietatek beste arrazoi batzuk izan zituzten enpresak ixteko.