• EKONOMIA
  • Azaroaren 11ko grebako mobilizazioak hiriburuetan

Azaroaren 11ko grebako mobilizazioak hiriburuetan

Hego Euskal Herriko hiriburuetan eguerdirako eta arratsalderako manifestazioak deituak daude. Arratsaldean Hego Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan mobilizazioak egingo dira

Azaroaren 11ko greba deialdia | Argazkia: LAB sindikatua
Azaroaren 11ko greba deialdia | Argazkia: LAB sindikatua
2026ko azaroaren 10a - 14:25
Eg. 2026ko azaroaren 10a - 15:34

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herriko etxebizitza zein lan arloko sindikatu nagusiek biharko, hilaren 11rako. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan mobilizazioak iragarri dituzte sindikatuek, goizean eta arratsaldean izango dira. Arratsaldean, mobilizazioak egingo dira Hego Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan.

 

Gasteiz

Gasteizen 12:00etan hasiko da manifestazio nagusia Bilbo plazatik. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen
Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu dute mobilizazioa, eta 10:15ean Errekaleorretik aterako da lehen zutabea, 10:30etan Eusko Jaurlaritzatik eta 11:00etan Iparraldeatik. ELAk lehen orduko manifestazioa antolatu du 8:30etan Juan Arriaga zubian. Bestalde, CCOO eta UGT sindikatuek Olagibel kaletik abiatuko dira 11:30ean hasiko den manifestazioan.

Arratsaldean, 18:00etan Andra Maria Zuritik abiatuko da manifestazioa.

 

Bilbo

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, LABek, ELAk, ESKk, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk deitutako manifestazio nagusia 12:30etan hasiko da eta Arriagatik Jesusen Bihotzerako ibilbidea egingo dute. Zutabe guztiak 11:30etan hasiko dira eta Guggenheimetik, udaletxetik eta Zabalburu plazatik aterako dira. Goizean mobilizazioak egongo dira Bizkaiko hiriburuan, besteak beste, ELA sindikatuak lehen orduko manifestazioa deitu du San Mamesen. CCOO eta UGTk, aldiz, manifestazioa 11:30etan deitu dute Euskadi plazan. 

Arratsaldean, 18:00etan Eliptika plazatik abiatuko da manifestazioa.

Donostia

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu dute goizeko manifestazio nagusia. 12:30ean izango da eta Pio XII.aren plazatik abiatuko da. Mobilizaziora iristeko hiru zutabe antolatu dira: 11:30ean, Antiguako tuneletik aterako da, eta 11:45ean, Anoetakoa eta Norteko geltokikoa. ELA sindikatuak, 8:30ean manifestazioa deitu du Pio XII.aren plazatik abiatuta. Bestalde, CCOO eta UGT sindikatuek beste manifestazio bat antolatu dute eta 12:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.

Arratsaldean, 18:00etan Bulebarretik abiatuko da manifestazioa. 

Gipuzkoako herrietan arratsalderako deituak daude mobilizazioak, baina Eibarko Untzaga plazan 12:00etarako deitu dute manifestazio nagusia Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, LABek, ELAk, ESKk, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk.

Iruñea

Iruñean manifestazio nagusia Gaztelu plazatik abiatuko da 12:30ean. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, LABek, ELAk, ESKk, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk deitu dute mobilizazioa, eta bertara iristeko zutabeak 11:00etan aterako dira Antsoainetik, Burlatatik, Mendillorritik, NUPetik eta Ospitaleetatik. Goizean, ELA sindikatuak mobilizazioa antolatu du Udal plazan 8:30ean. CCOO eta UGT sindikatuek, aldiz, arratsalderako utzi dute Iruñeko manifestazioa; 17:30ean Zaragoza etorbidetik hasiko da.

Arratsaldean, 18:00etan Baluartetik abiatuko da manifestazioa.

Nafarroako herrietan arratsalderako deituak daude mobilizazioak, baina Tuteran Foru plazan 12:30erako deitu dute manifestazio nagusia Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, LABek, ELAk, ESKk, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain