• EKONOMIA
  • Azken hiru urteetako mailarik altuenean da inflazioa

Azken hiru urteetako mailarik altuenean da inflazioa

Bizkaian %4,9koa izan da inflazioa abuztuan. Araban %4,5ekoa, Gipuzkoan %3,9koa eta Nafarroan %4,2koa

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 15a - 10:53

Inflazioak gorantz jarraitzen du astez aste, eta horren erakusle azken hiru urteetako maila altuenean kokatu da Hego Euskal Herrian. INEren arabera, %4,5koa izan da EAEko KPIa abuztuan (%4,9 Bizkaian, %4,5 Araban eta %3,9 Gipuzkoan), Nafarroan, aldiz, %4,2koa izan da.

 

Erregaiaren prezioak eragin du inflazioaren gorakada, izan ere, Iran eta AEBren arteko gatazkak energia prezioak garestitzen jarraitzen du. Aste honetan bertan brent upelaren prezioa 107 dolarretaraino igo da.

EAEn, uztailarekin alderatuta, garraioaren sektorea garestitu da gehien (%3,1), eta ondoren, ostalaritza (%1,3). Nafarroan ere garraioan izan da igoerarik nabarmenena, %9,5 igo baitira prezioak urtebetean, eta etxebizitza sektorea %7,6 garestitu da.

 

Espainiako Estatuan %4,3koa izan da abuztuko behin betiko KPIa, uztailean baino zazpi hamarren gehiago. Azpiko inflazioa, bestalde, %2,9an kokatu da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain