Bizkaiko golkoko antxoen eta sardinen egoera aztertzeko kanpaina jarri du martxan Azti euskal zentro teknologikoak, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin elkarlanean.
Biomán izeneko proiektua garatzeko Aztiren eta ministerioaren baliabideak partekatuko dira, eta, hala, arrainen biomasa neurtuko dute. Zenbait metodologia erabiliko dituzte horretarako, besteak beste, arrautzen analisia, azterketa akustikoak eta karakterizazio hidrografikoa. Mikroplastikoak ere aztertuko dira, baita “ingurumen-DNA” ere. Lortzen dituzten emaitzekin arrainak arrantzatzeko kuotak eta mugak ezarriko dira.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta