Bankuekin hitzartutako hipotekadunentzako laguntzak onartu ditu Ministroen Kontseiluak

Jardunbide egokien kode berri bat sortuko dute, eta amortizazio aurreratua eta tasa aldakorreko maileguak tasa finkora aldatzea erraztuko dute

Pilar Alegria Alderdi Sozialistako bozeramaile eta Hezkuntza Ministroa agerraldi batean | Argazkia: Europa Press Pilar Alegria Alderdi Sozialistako bozeramaile eta Hezkuntza Ministroa agerraldi batean | Argazkia: Europa Press

Pilar Alegria Alderdi Sozialistako bozeramaile eta Hezkuntza ministroak astelehen honetan iragarri duenez, hipoteka-kuotek tasa aldakorreko maileguetan duten eragina arintzeko neurriak hartzen ari da Espainiako Gobernua. Bihar, asteartea, Ministroen Kontseiluan onartu eta aurkeztea espero du Exekutiboak.

Alderdiaren egoitzan esan duenez, familia zaurgarrienentzako egungo jardunbide egokien kodea indartuko dute. "Gainera, Euriborraren igoeragatik zaurgarritasun-arriskuan dauden klase ertaineko familientzako jardunbide egokien kode berri bat ezarriko dugu", iragarri du. Horretarako, amortizazio aurreratua eta tasa aldakorreko maileguak tasa finkora aldatzeko "neurri bideratzaileak" ere hartuko dituzte.

"Akordio hori datozen orduetan ixtea espero dugu", baieztatu du Alegriak, eta Ekonomia Gaietarako ministro Nadia Calviño bankuekin negoziatzen ari dela adierazi du.

Iragarpen hori Espainiako Aurrekontu Orokorren onarpenarekin lotzen du PSOEk, eta baita beste neurri ekonomiko batzuekin ere, besteak beste, bankuen eta enpresa elektrikoen gaineko zergarekin. "Sistema fiskal progresibo eta bidezkoago baten mesedetan" lan egiten duten neurri horiek guztiek kapitalizatuko dute Gobernuaren agenda aste honetan, adierazi du bozeramaileak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK