• EKONOMIA
  • Bankuen gaineko zerga 2027 urtera luzatuko da

Bankuen gaineko zerga 2027 urtera luzatuko da

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du neurria eta Hego Euskal Herriko foru ogasunek bat egin dute. Langile autonomoentzat neurri berriak ezarri dituztela azaldu du Ogasun Ministroak

Arcadi España Espainiako Ogasun ministroa | Argazkia: Moncloa
Arcadi España Espainiako Ogasun ministroa | Argazkia: Moncloa
2026ko azaroaren 24a - 16:36

Espainiako Gobernuak finantza erakundeen interesen eta komisioen gaineko zerga urtebetez luzatzea onartu du. Neurri hau Pedro Sanchez Espainiako presidenteak larunbatean iragarri zuen eta gaur Ministroen Kontseiluak onartu da. Bildutako dirua etxebizitza politikak finkatzeko erabiliko dela jakinarazi dute.

 

Bilketa zerga Hego Euskal Herriko foru ogasunek arautzen dute eta gaur egun ez dute azaldu zertarako baliatu duten jasotako diru hori. Espainiako Gobernuak, aldiz, diru bilketa etxebizitza politiketarako erabili beharko dela legez ezarriko du. Oraindik ikusteke dago nola ezarriko den neurri hori erkidego autonomoetan. EAEko Kontzertu Ekonomikoa 2025ean egokitu zen zerga berria foru ogasunen araubidean txertatzeko eta urte horretan aplikatzeko. Nafarroan, aldiz, urte berean onartu zen, baina hurrengo zergaldian aplikatu zen.

Bankuen zerga ez da Ogasun Ministroak azaldutako neurri bakarra. Langile autonomoei eragingo dizkien neurriak ezagutarazi ditu España Ministroak. PFEZn hornidurengatik eta justifikatzeko zailak diren gastuengatik egiten den kenkaria %5etik %10era handituko da. Bestalde, BEZaren aitorpena sinplifikatzeko neurria azaldu dute Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. 85.000 euro baino gutxiagoko fakturazioa duten enpresariek lau aitorpen egitetik, urtero bat egitera pasako dira.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain