Baserritarron Laguna sariketaren 6. edizioa martxan da

ENBA nekazal elkarteak 2013az geroztik antolatutako egitasmoa da, eta baserriaren alde lan egin duten eragileen jarduna aitortzea du helburu

Argazkia: ENBA Argazkia: ENBA

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak Baserritarron laguna sariketaren 6. edizioa egingo du aurten. Egunerokotasunean baserriaren alde lan egin duten pertsona, elkarte, erakunde nahiz komunikabideen lana aitortzen du sariak.

2013an egin zen lehen edizioa, eta Jaime Zubia Zinkunegik irabazi zuen saria. Bigarren edizioan (2016), Amama filmak jaso zuen, eta 2018ko ekitaldian, aldiz, ETBko Sustrai izeneko saioak. Azken bi edizioetan, Nikolas Segurola fraideak (2020) eta Orona Fundazioak (2022) eskuratu zuten saria.

Aurtengo ediziorako izen-ematea zabalik da jada, eta urriaren 11 arte izango du interesa duenak izena emateko aukera. Hala, 2024ko urtarrilaren 28an egingo den ENBAren batzarrean emango dute irabazlearen izena. Sariduna hautatzeko garaian, baserritarren eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatu, zabaldu eta aldarrikatu izana hartuko da kontuan, elkartearen arabera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK