• EKONOMIA
  • Enpresa txikiei finantzaketa prozesuetan laguntzeko plataforma sortu dute BBVAk eta Seresek

Enpresa txikiei finantzaketa prozesuetan laguntzeko plataforma sortu dute BBVAk eta Seresek

Fakturazio elektronikorako plataformaren bitartez enpresek aukera izango dute ohiko finantza-eragiketak egiteko

BBVA | Argazkia: Europa PRess
BBVA | Argazkia: Europa PRess
2025eko otsailaren 5a
Eg. 2025eko otsailaren 5a

BBVA eta Seres batu egin dira, helburu izanik enpresa txiki eta ertainei erraztea jaulkitako eta jasotako fakturen finantzaketa-eskaera prozesua. Horretarako, eskuragarri jarri dute Seresek sortutako fakturazio elektronikorako plataforma. Izan ere, Seres konpainiak soluzio digitalak sortzen egiten du lan, batik bat, erosketa eta salmenta prozesuetarako.

 

Plataformari esker enpresa txikiek finantzaketa prozesuak gauzatzeko parada izango dute BBVAren Click&Pay zerbitzuaren bitartez, urteko kreditu-muga malguarekin, eta komisiorik gabea muga aktibatuedo aldez aurretik kentzekotan. Hala, tresnak errazten du enpresek horientzat ohikoak diren eragiketak (izan ordainketak, izan kobrantzak) finantzatzea.

Gainera, eragiketen simulazioak egiteko aukera eskaintzen du, bankuak berak definitu duenez, “ingurune seguru eta %100 digitalean”.