• EKONOMIA
  • Hautagaitzak aurkez daitezke BCCren Gastronomiako 100 talentu gazte programan

Hautagaitzak aurkez daitezke BCCren Gastronomiako 100 talentu gazte programan

Sektoreko hainbat arlotan eragina duten 30 urtetik beherako profesionalak aukeratuko ditu programak

Argazkia: BCC
Argazkia: BCC
2026eko urtarrilaren 15a - 14:46

Basque Culinary Centerrek Gastronomiaren 100 talentu gazte ekimenaren laugarren edizioa aurkeztuko du maiatzaren 25ean. Bi urtean behin egiten den ekimen horren bidez, hainbat diziplinatatik sektorearen bilakaeran eragiten ari diren profesional gazteak aintzatesten dira. Programak 30 urtetik beherako pertsonak identifikatzen ditu, ikuspegi berritzailea dutenak eta gastronomiaren balio-kate osoa eraldatzen aktiboki parte hartzen dutenak.

 

Erakundeak dagoeneko ireki du 2026ko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea, eta apirilaren 1era arte bidali ahal izango dira proposamenak, programaren webgune ofizialaren bitartez.