• EKONOMIA
  • Be Veggie jaialdia bihartik astelehera egingo da Ficoban

Be Veggie jaialdia bihartik astelehera egingo da Ficoban

63 enpresa erakusketari, sei 'foodtruck', 15 elkarte eta 40 bat jarduera izango dira jaialdiaren zazpigarren edizioan

Be Veggie azokaren aurreko edizio bat | Argazkia: Ficoba
Be Veggie azokaren aurreko edizio bat | Argazkia: Ficoba
2025eko abenduaren 5a - 11:46

Be Veggie jaialdi beganoaren zazpigarren edizioa egingo da bihartik astelehenera bitartean Irunen (Gipuzkoa), Ficoba erakustazokan. 63 enpresa erakusketari, sei foodtruck, 15 elkarte eta 40 bat jarduera izango dira denera.

 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten jaialdiak "ideiak ekintza bihurtzea, eguneroko ohiturak eraldatzea eta erabaki bakoitzak mundu etikoago baten eraikuntzan laguntzen duela ulertzea” proposatzen du. Aurreko urteetan bezala, sarrera doakoa izango da.

Beganoei eskainitako produktuak ezagutzeko parada izango da azokan, eta sektoreko hainbat aditu ere izango dira. Besteak beste, Aida Lidice, Miriam Ortiz eta Itziar Bandres sukaldariak izango dira, baita Maddi Etxeberria nutrizionista ere. Hainbat mahai-inguru ere izango dira.