Behargin bat hil da gaur goizean Urruñan (Lapurdi) eta beste bat larri zauritu da. Ezbeharra goizeko 09:15ak inguruan gertatu da Oleta auzorantz doan errepidearen alboan. Bertan eraikitzen ari diren ur biltegi baten erakitze lanetan ari ziren langileak.
Osasun zerbitzuak iritsi direnerako ezin izan dute langilea salbatu. Beste behargina, aldiz, Baionako ospitalera eraman dute helikopteroan.
Lan istripua argitzeko ikerketa jarri dute martxan Frantziako Poliziak eta Lan Ikuskaritzak. Langileak Duhalde eraikuntza enpresakoak dira, eta dirudienez Euskal Herria Hirigune Elkargoaren enkarguz ari ziren lanean.
Euskal Herrian, 2026an, lan istripu batean hildako behargin baten lehen kasua da gaurkoa. Iaz 74 lan heriotza izan ziren LABen arabera. ELAk 57 zenbatu zituen.