
Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko deialdia ireki du. Urtero bezala, merkatuko eskari berrietara egokitzearren eguneratu dute deialdia. Egibide ikastetxeko Goi Mailako Heziketa Zikloetan aritutako profesionalei zuzendutako hamar beka dira, eta bakoitzak 3.000 euro izango ditu.
Laguntza eskatzeko epea irailaren 18an irekiko da eta irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Eskaera aurkeztu ahal izateko, Egibideko campusen batean azken bi urteetan Goi Mailako Teknikari titulua lortu izana eskatuko da baldintza gisa.
Bekaren iraupena 2023ko urriaren 2tik 2024ko ekainaren 21era bitartekoa izango da, eta hainbat arlotakoak izan daitezke, hala nola, ostalaritzaren kudeaketa integrala, kalitate prozedura laborategi kimikoan edota industria ekipoen mantentze lanen kudeaketa.
Dena den, aurtengo deialdian beste hainbat arlotako proiektuak ere parte hartuko ahalko dute. Sistemak kudeatzeko prozedurak (kalitatea, ingurumena, laneko segurtasuna eta osasuna), Lehen Hezkuntzako ikastetxe bateko komunikazioa, administrazioa eta kudeaketa eta ikus entzunezko edukiak sortzeko espazioaren kudeaketa.