• EKONOMIA
  • Beste mihi urdin foku bat antzeman dute, oraingoa Irunen

Beste mihi urdin foku bat antzeman dute, oraingoa Irunen

Abuztuaren 20an jakinarazi zen. Euskal Herriko hirugarren kasua da

Hausnarkariei eragiten die mihi urdinak, adibidez, ardiei | Argazkia: iStock
Hausnarkariei eragiten die mihi urdinak, adibidez, ardiei | Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 28a - 15:56
Eg. 2026ko abuztuaren 28a - 16:30

Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioak jakinarazi du mihi urdin foku berri bat antzeman dela Euskal Herrian. Irungo abeltzaintza ustiategi batean izan da, abuztuaren 20ko datarekin, eta 3. serotipokoa da. Azken hori birusaren aldaeretako bat da, ardien gisako animalia hausnarkariei bereziki eragiten diena. Intsektuen ziztaden bitartez transmititzen da, ez animalia batetik bestera, eta antzemandako kasuak derrigorrez jakinarazi behar dira.

 

Euskal Herrian antzematen den hirugarren kasua da. Orbaizetan (Nafarroa) izan zen lehena, 387 abereko artalde batean, eta orain hamalau egun baieztatu zen bigarrena, Barrundian (Araba), 200 ardiko beste batean. Azken kasuan, animalia bakar baten antzeman zuten, sintoma arinekin, eta gaixotutako animaliak gaixotasunaren kontrako txertoa jasoa zuen. Gainera, tratamendua jaso bezain pronto hobera egin zuen. 

Mihi urdinaren kontrako txertoa borondatezkoa eta doakoa da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Aldundiek egiten dute horren kanpaina; Nafarroan, berriz, gobernuak. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain