• EKONOMIA
  • Enpresa-kudeaketarako prestakuntzak egingo dira Beterri-Buruntzako ekintzaileentzat

Enpresa-kudeaketarako prestakuntzak egingo dira Beterri-Buruntzako ekintzaileentzat

Beterri-Buruntza Mankomunitateak zazpi saio antolatu ditu

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko apirilaren 15a - 15:00ak

Ekintzaileentzako zazpi saio praktiko antolatu ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak. Maiatzaren 6tik 17ra bitartean egingo diren jardunaldien bitartez, lurraldeko ekintzaileei lagundu nahi zaie enpresa-kudeaketan, hain zuzen ere euren gaitasunak sendotu nahi dituzten negozio txikiek trebetasunak hobetu ditzaten.

 

Goizeko 09:30etik 13:30era arte iraungo dute topaketak eta Urbietako Pintore Kaleko 3. zenbakian egingo dira; interesa dutenak saio guztietara joan ahal izango dira, baita zehazki interesa duten bakar batzuetara ere.