• EKONOMIA
  • Bi lan istripu izan dira Nafarroan

Bi lan istripu izan dira Nafarroan

Urdiaingo lantegi batean langile batek bi hatz galdu ditu. Elizondon, aldiz, buruan kolpea jaso du 21 urteko gizonezko batek eta Iruñeko ospitalera eraman dute

Lan istripuen aurkako manifestazio bat  | Argazkia: Europa Press
Lan istripuen aurkako manifestazio bat | Argazkia: Europa Press
2026eko urtarrilaren 12a - 15:55

37 urteko behargin bat larri zauritu da gaur goizean Urdiaingo (Nafarroa) lantegi batean izandako lan istripuan. Ezbeharra goizeko 8:00ak inguruan jazo da. SOS Nafarroako larrialdi zerbitzuek abisua jaso eta mediku talde bat bertaratu da. Foruzaingoa ere istripuaren lekura gerturatu da eta gertatutakoa aztertzeko ikerketa abiatu du.

 

Langileari esku bat harrapatuta geratu zaio lantegiko makina batean eta bi hatz galdu ditu. Behargina Altsasuko erietxean artatu dute, eta, ondoren, anbulantzia medikalizatuan bidali dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Elizondon ere beste lan istripu bat izan da gaur goizean. Eraikuntzarako materialen enpresa batean 21 urteko gizonezkoak kolpea jaso du buruan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.