
2023eko azaroaren 9a
Eg.
2023eko azaroaren 9a
BIBAE – Bizkaiko Bidai Agentzien Elkartea sortu da. CEBEK Bizkaiko enpresarien elkartearen barne egongo da BIBAE, eta “bidai agentzien eta beren enpresarien defentsa eta promozioa” izango ditu helburu. Era berean, azaldu dutenez, “sektoreko interesak babestu” eta erakundeen aurrean Bizkaiko bidai agentzien ordezkari lanak burutzeko jaio da.
Gaurko aurkezpen ekitaldian izan dira CEBEKeko Aitor Velez, eta Viajes Nodel nahiz Zazpi Kale Travel agentzietako Maria Donaire eta Karmelo Marquez, hurrenez hurren.