
Arbola eta Bibagu enpresek pertsonetan oinarrituriko kudeaketa eredu berrien inguruko topaketa antolatu dute. Donostian egingo da jardunaldia, BIC Gipuzkoaren eraikinean, Miramonen, urriaren 26an.
Pertsona erdigunean jartzen duten kudeaketa ereduak izango dituzte hizpide. Lantaldeetan ahalik eta ongizate maila altuena lortzeko, eta langileen konpromisoa eskuratzeko ideiak partekatuko dira. Negozio eredu parte hartzaileak sustatzea du helburu topaketak, eta enpresetako zuzendariei, giza baliabideetako profesionalei eta lantaldeetako arduradunei zuzenduta dago. Dena den, jardunaldi irekia izango da, eta nahi duen orok joateko aukera izango du.
Hainbat dinamika antolatu dituzte egunerako, hala nola, hainbat profesionalen hitzaldiak, parte hartzaileekin praktikak eta mahai inguruak egingo dira.