• EKONOMIA
  • Bidezko merkataritzaren munduko eguna ospatu dute

Bidezko merkataritzaren munduko eguna ospatu dute

Bidezko Merkataritza
Bidezko Merkataritza
2022eko maiatzaren 14a - 15:42

Bidezko merkataritzaren munduko eguna ospatu dute gaur Euskal Herriko arlo horretan diharduten eragile  nagusiek. 2004az geroztik ospatzen da egun hau. Urte horretan gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) talde batek indarrak batu zituen hegoaldeko herrialdeetako pertsona ekoizleen babesgabatasun egoerari aurre egiteko. 

 

"Berdintasunaren alde. Bidezko merkataritza gara" lelopean aurtengo kanpainak genero desberdintasunaren aurka egiteko beharra nabarmentzen du emakumeen ahalduntzea bultzatzeko. Era berean, mundu osoan milioika emakumek oraindik jasaten duten bazterketa eta diskriminazioa salatu nahi du aurtengo edizioak.

Bidezko Merkataritza 60ko hamarkadan sortu zen "Trade, not aid/ Merkataritza, ez laguntza" aldarrikapenarekin, pobrezia eta desberdintasun globalei aurre egiteko. Gaur egun, bide handia egin duen merkataritza eredua da. Bere baitan 75 herrialde baino gehiagotan dauden 2000 erakunde ekoizle, 500 erakunde banatzaile eta 4.000 denda espezializatu baino gehiago biltzen dira.

 

Hego Euskal Herriko bidezko merkataritzaren alorrean diharduten erakudeek ekitaldi andana antolatu dute gaurko eguna ospatzeko.

Araba

Gasteizko Foruen Plazan ekitaldi ugari programatu dituzte gaurko, 11:00etatik 20 00etara. Zentzuz Gasteizko bidezko merkataritzarako sareak, Manos Unidas elkarteak eta Intermon Oxfamek antolatutako kotsumo alternatiben azoka izango da. Askotariko gaiak jorratuko dituzten standak izango dira bertan, besteak beste, banka etikoa, energia berriztagarriaren kontsumoa, energia berriztagarrietan oinarritutako jokoak, artisautza, bigarren eskuko arropa, elikadura ekologikoa, telefonia eta Internet eta banaketa iraunkorreko kooperatiba. 
Egunean zehar graffiti tailerrak izango dira  eta 15 minutuko mikroantzerki emanaldiak eskeiniko dituzte goiz zein arratsaldez. Ekitaldiei emateko kontzertua izango da arratsaldeko 19:00etan. 

Bizkaia

Bilbon Setem, Kidenda, Adeco, Vicente Ferrer Fundazioa, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay, Oikocredit elkarteek Bidezko merkataritzaren aldeko hiria programaren barruan  bidezko merkataritzako produktuen kontsumoa sustatzeko sentsibilizazio kanpaina bat burutuko dute. Raque Riba Rossy ilustratzaileak sortutako Lola Vendetta komikiaren pertsonoian oinarrituko dira sentsibilizazio kanpainarako.

Gipuzkoa

Donostiako Bulebarrean ospatuko dute gaurko eguna. Bertan trikitrilariak, produktuen dastaketa, jokuak eta zozketak egongo dira.

Nafarroa

Iruñeko Sarasate pasealekuan, Aduanako Zokoan eta Vinculo kaleetan erakusketa eta salmenta postuak jarri dituzte. Gymkana eta bestelako jokuak egingo dira eta produktuen zozketa egingo dute. Geltoki gunean maiatzaren 22ra bitartean " Ahaldunduak, bidezko merkataritzaren emakumeak" erakusketa antolatu dute.