Bigarren eskuko autoen salmentak behera egin du Nafarroan

2023an denera 1.940.488 bigarren eskuko ibilgailu saldu dira Espainiako estatuan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Automobilgintza sektoreko Ganvam (banatzaileak) eta Faconauto (kontzesionarioak) patronalek jakinarazi dutenez, Espainiako estatuan bigarren eskuko autoen salmentak %2,6 egin du gora 2023an. Denera, 1.940.488 ibilgailu saldu dira. Aitzitik, Nafarroa izan da auto gutxien saldu dituen erkidegoa. Bertan 28.908 auto saldu dira, 2022an baino %1,5 gutxiago.

Patronalen arabera, Murtzia eta Ceutan soilik izan dituzte beherakada handiagoak, -%1,6 eta -%3,1 hurrenez hurren. Termino absolutuetan, aldiz, soilik Kantabriak (22.419), Melillak (3.944) eta Ceutak (2.882) saldu dituzte bigarren eskuko ibilgailu gutxiago.

Hala, Espainiako estatuan auto berri bakoitzeko bigarren eskuko bi saltzen dira, patronalek argitu dutenez. Gainera, saltzen diren bigarren eskuko auto guztien laurdena baino gehiagok bost urte edo gutxiagoko bizitza dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK