• EKONOMIA
  • Urtarrilean behera egin du bigarren eskuko ibilgailuen salmentak Hego Euskal Herrian

Urtarrilean behera egin du bigarren eskuko ibilgailuen salmentak Hego Euskal Herrian

%4 eragiketa gutxiago egin dira EAEn urtebetean, eta %4,4 gutxiago Nafarroan

%7,9ko beherakada nabarmenena Gipuzkoakoa izan da | Argazkia: iStock
%7,9ko beherakada nabarmenena Gipuzkoakoa izan da | Argazkia: iStock
2025eko otsailaren 10a
Eg. 2025eko otsailaren 10a

ANCOVE Espainiako Ibilgailuen Merkatari Elkarteak argitaratu berri ditu bigarren eskuko ibilgailuen salmentei buruzko datuak. Hego Euskal Herrian, oro har, ibilgailu gutxiago saldu dira urtarrilean, aurreko urteko hilabete beraren aldean.

 

Erosketa kopuruak antzera egin du behera EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren %4ko eta %4,4ko beherakada izan baitute salmentek. Hala, orotara 6.869 erosketa egin dira EAEn, eta 2.918 Nafarroan.

Salmenta horien guztien gehiengoa turismoena izan da, hots, 5.784 EAEn (-%4,2) eta 2.400 Nafarroan (-%5,6). Gainerako EAEko 1.085 ibilgailuak (-%2,8) eta Nafarroako 518ak (+%1,6) merkataritza ibilgailu arinak izan dira.

 

Gipuzkoan eta Bizkaian ere salmentak baxuagoak izan dira urtarrilean: %7,9 gutxiago Gipuzkoan, 2.159 ibilgailurekin, eta %5,3 gutxiago Bizkaian, 3.520 ibilgailurekin. Aldiz, Araban eragiketa kopurua %9 hazi da urtebetean, guztira 1.190 salmenta egin baitira urtarrilean.