• EKONOMIA
  • Bigarren eskuko ibilgailuen salmentak behera egin du EAEn

Bigarren eskuko ibilgailuen salmentak behera egin du EAEn

Iazko uztailean baino %7,2 gutxiago saldu dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023ko abuztuaren 8a - 12:55
Eg. 2023ko abuztuaren 8a - 12:56

5.841 bigarren eskuko ibilgailu saldu dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban aurtengo uztailean, iazko epe berean baino %7,2 gutxiago. Espainiako Ibilgailuen Merkatari Elkarteak (Ancove) argitara eman dituen datuak dira, eta guztizko salmentatik 4.894 autoak izan direla zehaztu dute, iazko uztailean baino %6,9 gutxiago saldu direlarik. Furgonetak, aldiz, %8,6ko jaitsiera izan dute eta 947 saldu dira.

 

Denera, aurten, 47.948 bigarren eskuko ibilgailu salerosi dira, 2022ko lehen zazpi hilabeteetan baino %1,3 gutxiago. Gainera, estatu mailan hazi egin da batez beste salmenta kopurua epe berean, %2,7 hain zuzen ere. Zehatzago, autoen salmenta (39.954 auto saldu dira), %1,1ean egin du behera eta furgonetenak %2,5, 7.994 saldu direlarik.

Ancoveko presidenteak, Eric Iglesiasek azaldu duenez, “bigarren eskuko merkatua neke zantzuak azaltzen ari da eta kezka areagotu da sektoreko merkatarien artean”.