
Maiatzaren 14tik 16ra bitartean Bilbon egingo da Nazio Batuek antolatutako ekimena, non mundu mailako adituak bilduko diren. Helburua ondorengoa da: tokiko proiektuak finantzatzeko moduak diseinatzea, zeinak zerikusia duten elikadura-sistema jasangarriarekin edota ekonomia berdearekin. Bilbao Local Finance Design Sprint izena du batzarrak, eta erakunderen babesa jaso du, hala nola, Eusko Jaurlaritzarena, BBK Fundazioarena eta Bilboko udalarena; nazioarteko erakundeek ere parte hartu dute (Garapen Jasangarrirako Helburuetarako Baterako Funtsak eta Tokiko Koalizioa2030).
50 aditu baino gehiagok, bankuek, inbertsoreek, Nazio Batuko Erakundeko erakundeek… proposamenak egingo dituzte hiru egunetan zehar, soluzio propioak finantzatzeko aukera eskainita. Hala, gainerako herrialdeentzako erabilgarria izango den plan praktikoa aurkeztu nahi dute, batik bat, baliabide gutxiago eta erronka gehiago dituztenentzako.
Tailerra prestaketa modukoa izango da uztailean egingo den nazioarteko kongresurako, non garapenerako finantzaketa landuko den. Emaitza gisa, “Bilboko Akzio Plana” sortzea espero da, zeina erabiliko den tokiko inbertsio jasangarriak sustatzeko.