
Bilboko turismoak oso bilakaera positiboa izan du azken hamarkadan; izan ere, hiriak nazioarteko turismo kultural eta urbanoa erakartzearen aldeko apustua egin du. Turismoa mugatua zen industria hiria izatetik erreferentziazko helmuga kulturala izatera igaro da; eta, beraz, hiriak izan duen eraldaketa horri esker, edozein turista motarentzako leku idilikoa bihurtu da.
Iaz 1.240.000 turista baino gehiago izan ziren hirian, eta 2.500.000 gaualdi pasa zituzten. Halaber, turista bakoitzaren batez besteko egonaldia 1,99 egunekoa izan zen, Bilboko Udalaren arabera. Turista gehienak Espainiatik datoz, Madril eta Kataluniatik batik bat. Horiez gain, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak eta Erresuma Batuko bisitariak dira gehienak Bizkaiko hiriburuan.
“Esan genezake sektorearen egoera ona dela, eta hazten ari dela, bai aisialdiari dagokionez, bai korporazioari dagokionez”, dio Erik Garciak, Bilboko The Artist hoteleko marketin arduradunak. Gaur egun, oreka dago Espainiako Estatuko eta bestelako herrialdeetako turismoaren artean, eta gero eta interes handiagoa dago kultura, gastronomia eta hiri esperientziekiko. Hortaz, hotelen okupazio tasak egonkor eta goranzko joerarekin mantentzen dira.
Hiri segurua eta erakargarria
Garciaren ustez, egungo egoeraren alde egin duten faktoreak, azpiegiturak hobetzea, hiria helmuga seguru eta erakargarritzat jotzea eta lehen mailako eskaintza kulturala izatea dira. Gainera, bai hiria bai Euskal Herria kalitatezko helmuga gisa sustatzeko kanpainek eragin nabarmen izan dute turismoan.
Kontxi Claver: “Bilbo erakarpen-motorra da. Hori guztia ona da hiriarentzat, baina baita gure ingurukoentzat ere, eta ez naiz soilik Euskadiri buruz ari, baita inguruko probintziei buruz ere, eta, horregatik, da garrantzia da aliantzak indartzea”
Hiriburuak indar handia du ingurunearekiko elementu traktore gisa; izan ere, Bilbok Bizkaiko turisten ia %70 hartzen du, eta 2024an lurraldean duen merkatu-kuota handitu du. Bilbo turisten hiri liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, merkatu-kuotaren %28,4arekin. “Bilbo erakarpen-motorra da. Hori guztia ona da hiriarentzat, baina baita gure ingurukoentzat ere, eta ez naiz soilik Euskadiri buruz ari, baita inguruko probintziei buruz ere, eta, horregatik, da garrantzia da aliantzak indartzea”, adierazi du Kontxi Claverrek, Bilboko Udalako Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak.
Pasa den otsailean, Bilboko Udalak turismoaren sektore profesionalarekin urtero egiten duen topaketa egin zuen. Udalak elkarrekin lan egiteko jarduketa-ildo nagusiak partekatu zituen, guztira, 150 profesional bertaratu zirelarik Bilbao Arenako instalazioetara.

Kultura eta euskal gastronomiarekiko interesa
Bilbo bisitatzen duten turista motetatik, talderik handiena kultura eta ekitaldiekiko interesa duen turistena da, eta esparru horretan sartzen dira musika jaialdiak, antzerkia, kirol ekitaldiak edo zinema agertokiak.
Kultur eskaintzarekin eta euskal gastronomiarekin interes handia dute bidaiariek, eta hiriko eta eskualdeko gune esagurantsuenak bisitatzen dituzte. Tokiko esperientziak, merkatuak eta autorearen bisita gidatuak ere asko baloratzen dituzte. “The Artist Hotelean atezain zerbitzu esklusibo bat dugu, ostatu hartzailea aholkatzen eta gidatzen duena zerbitzu guztiez gozatzeko, bisita guztiz gogobetegarria izan dadin”, adierazi du Garciak.
Kultur eskaintzarekin eta euskal gastronomiarekin interes handia dute bidaiariek, eta hiriko eta eskualdeko gune esagurantsuenak bisitatzen dituzte
The Artist hotelaren bisitari gehienak atlantikoaren beste aldetik datoz, Estatu Batuetatik edo Kanadatik, baina asko Erresuma Batutik edo Europako gainerako herrialdeetatik ere etortzen dira. Egonaldiaren batez bestekoa bi eta lau gau bitartekoa da. Askok asteburuko ihesaldiak egiten dituzten arren, gero eta gehiagok aukeratzen dute bost eguneko edo gehiagoko egonaldia Donostia, Arabako Errioxa edo Bizkaiko kostaldea ezagutzeko.
Erronka berriak
The Artist-eko marketin sailetik kanal anitzeko estrategiak garatzen dituzte turismoa erakartzeko, sare sozialetako kanpainak, influencerekin lankidetzak, online agentziekiko akordioak (TAO) eta Google Travel edo Booking bezalako plataformetan posizionatzea, besteak beste. Turismo azoketan ere parte hartzen dute, eta baliabide espezializatuekin lan egiten dute Bilbo eta hotela helmuga boutique kultural gisa hobeto ikusteko.
Nolanahi ere, Bilbok konbinazio paregabea eskaintzen du: hiri modernoa, arima tradizionala duena, gastronomia bikainarekin, arte garaikidearekin, gertuko naturarekin eta giro abegikorrarekin. “Gainera, hiri maneiagarria, garbia eta segurua da, eta horrek asko hobetzen du bisitariaren esperientzia”, esan du Garciak.
Erik Garcia: "Hiri maneiagarria, garbia eta segurua da, eta horrek asko hobetzen du bisitariaren esperientzia”
Bilboko Udalak 2025ean hiria sustatzeko erronka berriei dagokienez, zera proposatu du: nazioarteko merkatuen eskaria handitzea, distantzia luzeko nazioarteko aukera-merkatuen alde egitea, eta, horiekin guztiekin batera, urte osoan zehar bisitarien fluxua sortzea.
Produktu turistikoei dagokienez, udalak lanean jarraitzea proposatu du, Bilbo ekitaldi garrantzitsuen egoitza izan dadin, baita MICE turismoaren (bilera, pizgarri, hitzaldi eta erakusketen turismoa) eta kulturaren egoitza izateko ere, jaialdi eta museoen bidez.

Turismoa hobetzeko eta indartzeko bidea
Turismoa The Artist hotelaren jardueraren ardatz nagusia da, eta urteko fakturazioaren %85 baino gehiago hartzen du. Gainera, nazioarteko turismoak eragin positiboa du erdi-mailako tiketan eta hoteleko zerbitzu gehigarrien erabileran, hala nola outletetan. Bi jatetxe, lobby bar bat eta rooftop bat dute, non ostatuek zein ostatugabeek zerbitzuaz eta eskaintzaz gastronommikoaz goza dezaketen.
Hala ere, hobetzeko bidea dago. Garciaren ustez, komenigarria izango litzateke sektore publikoaren eta pribatuaren artean koordinazio handiagoa izatea, une jakin batzuetan saturazioa saihesteko eta urtean zehar turismoa dibertsifikatzea sustatzeko. Halaber, uste du gehiago inbertitu beharko litzateekela zerbitzuen sektoreko azpiegituraren hobekuntzan eta turismo-informazioaren digitalizazioan.
Erronka nagusien artean daude hazkunde turistikoaren iraunkortasuna, gaitasunaren kudeaketa kalitaterik galdu gabe, talentua sektorean atxikitzea eta eskari berrietara egokitzea, benekotasun, pertsonalizazio eta ingurumen erantzukizun handiagoa bilatzen dira.