Bilboko portuak kontainerrentzako itsas-terminal berria eraikitzeko lehiaketa atera du

Kai-mutur nagusian kokatuko da terminala, eta eraikuntza ez ezik, ustiaketa ere atera du lehiaketara

Bilboko portuko kai-mutur nagusia | Argazkia: Bilboko Portua Bilboko portuko kai-mutur nagusia | Argazkia: Bilboko Portua

Bilboko portuak kontainerrentzako itsas-terminal berria izateko prozesua abiarazi du. Atzoko Espainiako buletin ofizialean terminala eraikitzeko eta ustiatzeko deiladi publikoa argitaratu zuten, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak proiektu berria aho batez onartu ondoren.

Proiektua kai-mutur nagusian gauzatuko da, Bilboko portuak eskaintzeko duen azkeneko lursailean. Hain zuzen, espazio horren garapena bi fasetan egiten ari dira. Lehenengoak, dagoeneko abian dagoenak, 30 hektareatik gorako azalera operatiboa du, nahiz eta egun 232.530 m2 geratzen diren soilik erabili gabe. Bigarrena, berriz, 2023an abiatuko da, 30 hektareatik gorako azalerarekin hori ere. 

Lizitazioa libre jarraitzen duten espazio guztiei dagokie, eta kontzesioak 40 urteko iraupena izango du gehienez ere. Gainera, 1 TEU/m²ko trafikoa izan beharko du gutxienez. Proposamenak hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko dira asko jota, deialdiaren argitalpen egunetik hasita.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK