• EKONOMIA
  • Bilboko Portuak Olabarri jauregia saldu du, eta hotel bat zabalduko dute bertan

Bilboko Portuak Olabarri jauregia saldu du, eta hotel bat zabalduko dute bertan

10,4 milioi euroren truke saldu dio eraikina Bericato enpresari. 1.953tik Bilboko Portu Agintaritzaren egoitza nagusia izan da

Olabarri jauregia gauez | Argazkia: Europa Press
Olabarri jauregia gauez | Argazkia: Europa Press
2023ko abenduaren 15a - 12:05
Eg. 2023ko abenduaren 15a - 12:12

Bilboko Portuko Agintaritzak 70 urtez egoitza izan duen Olabarri jauregia Bericato enpresari salduko dio 10,4 milioi euroren truke. Bericatok Nafarroako Luze hotel katearekin lotura du, eta jauregian hotel berri bat irekiko dute.

 

Olabarri jauregia 1.897an eraiki zen eta Bilboko azpiegitura arktektoniko esanguratsuenetako bat da. Bilboko Portuak jakinarazi duenez, eraikina 2.000 metro karratuko lursail batean kokatuta dago, eta 4.200 metro karratu ditu eraikita.

Eraikina erosteko enkante publikoa egin zuten pasa den ekainean, baina ez zuten eroslerik aurkitu. Orain enkantearen ateratako prezioan erosi du Bericatok. Luze hotel kateak Luze Toro hotela kudeatzen du Iruñean, eta beste bi hotel ditu Castellon eta Madrilen.

 

2024ko martxoan utziko du Bilboko Portuak jauregia. 1953tik izan da portuaren egoitza nagusia, baina azken urteotan erabilera gutxi eman diote. Lantaldearen gehiengoa portuko agintaritzak Santurtzin duen bulegoetara lekualdatu zuten.