Bilbora heldu da Cabify

VTC lizentzia duen konpainiak 50 milioi erabiltzaile ditu Espainian eta Hego Amerikan

Argazkia: Cabify
Argazkia: Cabify
2025eko uztailaren 2a
Eg. 2025eko uztailaren 2a

Cabify konpainia bere zerbitzuak eskaintzen hasi da gaur Bilbon. Espainiako enpresa honek VTC (Vehicle Tourisme avec Chauffeur) zerbitzuak eskaintzen ditu, hau da, alokairuan dagoen auto gidaridun batek eskainitako zerbitzuak. Enpresak ohar batean azpimarratu duenez, zerbitzua lagungarria izango da Cabifyk lan egiten duen inguruneetan balioa sortzeko, "bilbotarrei mugikortasun jasangarriko eta irisgarriko irtenbide bat eskainiz".

 

Zerbitzua gaur goizetik dago martxan. Mugikorreko aplikazioaren bidez, ibilbideak erreserbatu daitezke, eta eskaeraren arabera aldatzen diren prezioak eskuragarri ditu erabiltzaileak.

Cabifyk 50 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu egun. Espainian eta Latinoamerikan eskaintzen ditu zerbitzuak eta Euskal Herrira hedatu nahi du negozioa. Azaldu dutenez, Bilbo eta bere inguruko mugikortasuna hobetu nahi dute, bai egoiliarrena, bai turistena, eta Loiuko aireportura, Getxora edota Basaurira ailegatzeko konexioak erraztu.

 

Bilbon, gaur egun, 800 bat taxi-lizentzia daude. Orain sei urte VTC lizentzia duen Uber konpainia estatubatuarra sartu zen hirian, eta orain Cabifyen txanda izan da. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi du "beste zerbitzu bat" dela Cabifyrena, eta hiritatarren aldetik eskaria baldin badago "positiboa" izango dela. Dena den, esan du aldundiaren apustua zerbitzu publikoaren aldekoa dela, "baliabide ugari" jarri baitituzte hura indartzeko.