• EKONOMIA
  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera 645 eurokoa izan zen EAEn eta 748koa Nafarroan ekainean

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera 645 eurokoa izan zen EAEn eta 748koa Nafarroan ekainean

38.125 bizikidetza-unitatek jaso zuten prestazioa ekainean

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko uztailaren 7a - 12:27
Eg. 2026ko uztailaren 7a - 15:12

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) jaso zuten ekainean Hego Euskal Herriko 38.125 etxek. Laguntza bizikidetza-unitateka ematen da, etxe berean pertsona bakarra ala gehiago bizi arren. Hala, orotara 104.690 onuradun izan zituen prestazioak. 

 

28.208 etxe EAEn kokatuta zeuden, eta gainerako 9.918ak Nafarroan; era berean, 72.656 onuradun EAEkoak izan ziren, eta 32.034 Nafarroakoak. 

Batez besteko laguntza bizikidetza-unitateko 645,38 eurokoa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan, Arabakoa 664,52 eurokoa, Bizkaikoa 655,96 eurokoa eta Gipuzkoakoa 605,07 eurokoa izanik. Nafarroan, aldiz, batez besteko BGDSa zertxobait altuagoa izan zen: 748,44 eurokoa.

 

Sexuaren arabera, gizonezkoek baino ia hamar mila emakume gehiagok jaso zuten gutxieneko diru-sarrera, 57.726 emakume eta 46.929 gizonezko zenbatu baitzituen INSS Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain