• EKONOMIA
  • 14 urteren ondoren aurreakordioa lortu du Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreak

14 urteren ondoren aurreakordioa lortu du Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreak

Soldatetan ia %20ko igoerak eta jardunaldien murrizketak adostu dituzte sindikatuek eta patronalak

Sektoreko langileak protestan | Argazkia: UGT
Sektoreko langileak protestan | Argazkia: UGT
2026eko martxoaren 26a - 10:44

Hamalau urte pasa dira, baina azkenean iritsi da eguna: Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreko langileek hitzarmen berria izango dute. Gaur sinatu dute aurreakordioa sindikatuek (ELA, CCOO, LAB eta UGT) eta Cebek patronalak, Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan.

 

Aurreikuspenen arabera, 2026ko urtean langileen ordainsariak %19,53ko igoera izango dute, 2011. urtetik eguneratu gabe egon ostean. Hurrengo urterako, 2027rako, KPIaren araberako gorakada izango dute, gutxienez %2,5ekoa izanik; hala ere, KPIak %3,5a gaindituko balu, enpresek 2028rako utzi ahal izango dute gainkostu hori, “enpresentzat inflazio handiagoko balizko egoera baten eragina mugatuz”, azaldu du Cebekek.

Soldatak igotzeaz gain, murriztu egingo da urte osoan lan egin beharreko orduen kopurua, eta “bestelako lan-baldintzak ere hobetuko” direla jakinarazi du patronalak.

 

Aurreakordioa gaur sinatu bada ere, hitzarmena behin betikoz “hurrengo egunetan” sinatuko da.