• EKONOMIA
  • Bizkaia Orekan Sakonduz egitasmoaren lana aitortu dute nazioarteko topaketa batean

Bizkaia Orekan Sakonduz egitasmoaren lana aitortu dute nazioarteko topaketa batean

OCDEk Trenton (Italia) antolatutako jardunaldi batean izan da. Bertan elkartu dira lurralde garapena eta lehiakortasuna sustatzen dituzten Europako erakundeen ordezkariak

Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
2025eko ekainaren 6a
Eg. 2025eko ekainaren 6a

Bizkaia Orekan Sakonduz Bizkaiko Foru Aldundiaren egitasmoa OCDEk egindako topaketa batean jardunbide egoki gisa baloratu dute. Erresuma Batuko Produktibitate Institutuak eta Orkestrak, OCDErekin batera Trenton (Italia) antolatutako jardunaldian jaso du aitortza. Europa osoko arduradun politikoak, adituak eta ordezkari instituzionalak bildu dira kongresuan atzo eta gaur lurralde-garapen iraunkorraren eta lehiakorraren gakoak aztertzeko.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa, Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusi Cristina Múgicak parte hartu du jardunaldiaren saio batean. Saio horretan aztertu da zer egin behar den produktibitatearen onurak lurraldeetako eskualde guztien artean banatzen direla bermatzeko. Bere hitzaldian, Mugicak Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren zutabeak, ibilbidea eta emaitzak azaldu ditu.

"Bizkaia Orekan Sakonduz da Bizkaiko Foru Aldundiak lehiakortasuna modu orekatuan garatzeko duen estrategia, industrian eta zerbitzu aurreratuetan zentratua, horiek baitira kalitatezko enpleguaren, oparotasun ekonomikoaren eta pertsona guztientzako ongizatearen eragile nagusiak", adierazi du Mujicak.

 

Trentoko foroak espazio bat eskaini du politika ekonomikoa lurralde-kohesioarekin lotzen duten ikuspegi eraldatzaileak partekatzeko, trantsizio industrialen, jasangarritasunaren eta berdintasunren beharrak markatutako nazioarteko testuinguru batean. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, erakunde hauetako ordezkariek hartu dute parte, besteak beste: Europako Batzordea, Manchesterreko Unibertsitatea, London School of Economics, Brookings Institution, Basque Research and Technology Alliance, (BRTA), Ipar Irlandako Gobernua edota Cambridgeko Unibertsitatea.