Bizkaiko eraikin eta lokalen garbikuntza sektoreko beharginek greba egingo dute bihar eta etzi. ELA sindikatuak ohar bidez jakinaraz duenez, bihar, urtarrilaren 14ean, manifestazioa ere egingo dute Bilboko Sabin Etxearen paretik abiatuta, hitzarmenaren negoziazioa “erabat blokeatuta” dagoela salatzeko.
11.000 bat langilek egin dute lan Bizkaiko eraikinen garbikuntzan. Joan den abenduaren 17an greba egin zuten beharginek, eta orain beste bi eguneko lanuzteak deitu ditu sindikatuak. Eraikin eta lokaletako garbitzaileak sektoreko hitzarmenaren aldeko borrokan ari dira azken hilabeteetan. 15 ordainsaritan banatutako 1.500 euroko soldata, lanpostu hutsen sistema, klausula sozialen hobekuntza eta atzerapenik gabeko hitzarmena aldarrikatzen dute.
LAB sindikatuak ere bat egin du lanuzteekin.