• EKONOMIA
  • Bizkaiko ogasunak %11 handitu du zerga bilketa 2025ean

Bizkaiko ogasunak %11 handitu du zerga bilketa 2025ean

Zuzeneko zergen bidez 5.324,6 milioi euro bildu ditu lurraldeak, 2024an baino %9,6 gehiago

Bizkaiko Foru Ogasuna | Argazkia: Europa Press
Bizkaiko Foru Ogasuna | Argazkia: Europa Press
2026eko urtarrilaren 20a - 13:12

2025ean, 10.442,0 milioi eurokoa izan da Bizkaiko zerga itunduen bilketa garbia, hots, 2024an baino 1.032,9 milioi gehiago bildu du, (%11ko igoera). Bizkaiko foru ogasunak eskainitako datuen arabera, iazko ekitaldiareko ezarritako aurrekontua (10.182,3 milioi euro) %102,5ean bete da.

 

Zuzeneko zergen bidez 5.324,6 milioi euro bildu ditu Bizkaiak, 2024an baino %9,6 gehiago, hau da, 464,4 milioi euroko hazkundea. PFEZaren bilketa 4.134,8 eurokoa izan da, iaz baino %15,6 handiagoa. Sozietateen gaineko Zergaren bidez, iaz baino gutxiago bildu da, %25 gutxiago: 699,3 milioi euro.

Era berean, Ondasunen gaineko Zergaren bilketa %22,4 handitu da, Ez Egoiliarren Zerga %12,5 eta Oinordetza eta Donazioen gainekoa %45,4.

 

Zeharkako zergei dagokienez, denera 3.769,2 milioi euro bildu dira, 2024an baino %11,7 gehiago. Horietatik 3.193,9 milioi BEZa bidez lortu dira, iaz baino %16,7 gehiago. Bizkaiko ogasunak azaldu duenez, "horrela, behin betiko atzean utzi dira hidrokarburoen sektorean egindako iruzurrezko jarduera jakin batzuk, 2024an kontzeptu horrengatik bildutako diru-kopuruari kalte handia egin ziotenak".